XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zer esan nahi duzu? galdetu zuen Sir Itzulipurdikarik.

- Beno, oso apal hegan egingo dut, aizu, lurraren parean deitzen dioguna, eta noizean behin, berrehun bat yardatan behin edo gehiago basorik ez badago, ignizioa martxan jarriko dut.

- Horrela, bi gauza lortuko ditut: ni abiadura ederrean joan ahal izatea, eta aldi berean nire azpian lur-une bat erretzea zuek bideratzeko.

- Horixe esan nahi dut bidea errakustearekin.

- Belartza zati bat beztua, edo zuhaiztoren bat erre samarra ikusten badituzue, zuzen zoaztela jakingo duzue.

- Baina kontuz, oso adi ibili beharko duzue, aldi bakoitzean sualdi txiki bat besterik ez baitut egingo, arrasto txiki bat uzteko adinakoa: ez dugu basoko suterik sortu nahi.

- Ideia ona dirudi esan zuen Sir Itzulipurdikarik.

- Bihar bertan abia gaitezke?

- Zenbat eta lehenago hobe, motel esan zuen Jones jaunak.

- Ez duzu nahi izango hara iritsi eta neskatxa beste batek askatua aurkitu, ezta?

Plana ondo garatzen ari zen.

Arthur aurreraturik, bere sudur fina adar edo hosto ikaztuen, edo belar errearen bila, eta Lantzaburu atzetik, zalduna gainean.